Itzulpen zerbitzua
- Urumea euskaltegian, enpresei zein partikularrei bideratutako itzulpen-zerbitzuan, era guztietako testuak ekartzen ditugu gaztelaniatik euskarara, baita euskaratik gaztelaniara ere: administrazio-arlokoak (legeak, xedapenak, jakinarazpenak, ebazpenak, txostenak, memoriak, etab.), merkataritza-arlokoak (publizitatea, auditoriak, etab.), teknikoak (hezkuntza-arloko testuak, hala nola Lanbide Heziketan erabiltzen direnak, etab.), ….
- Itzulpenez gain, euskarazko nahiz gaztelaniazko testuak zuzentzen ditugu..
- Hiztegia, testuingurua eta itzuli beharreko testua kontuan izaten dugu itzulpena kalitatezkoa izateko. Era berean, itzulpen memoriak erabiltzen ditugu, bezero bakoitzaren itzulpen guzti-guztietan estilo- eta lexiko-koherentziari eusteko.
Enpresentzako prestakuntza – Aholkularitza
- Enpresako hizkuntza-egoeraren diagnostikoa egin eta helburuak zehaztu.
- Plana diseinatu, ezarri eta kudeatu.
- Enpresari eta langileei egokitutako euskara eskolak.
- Laneko hizkuntza lantzeko modulu bereziak.
- Bezeroekin, hornitzaileekin eta abarrekin kanpoko harremanak ziurtatzeko ikastaroak.
- Erritmo eta ordutegiak enpresako jarduerari egokituak.
- Planaren jarraipena eta ebaluazioa.