Sri Lankako ipar-ekialdean dagoen badia bat da Passikudah, eta bertako biztanleria Tamila da. 2004. urtean tsunami batek eskualdea suntsitu eta arrantzaleen herrixka hau desagerrarazi egin zuen. Gaur egun, Passikudah herrixka mapetan agertzen da, baina arren, lur gainean suntsitutako hondakinak nagusi dira oraindik bertan. Herri hori berreraikitzeko proiektua aurkeztu digu Urumea Euskaltegi ikasle batek, eta parte hartze erabaki dugu. Proiektuaren helburu nagusia honako hau da: ezer gabe geratu diren hamahiru familiarentzat etxebizitza bana eraikitzea, 2018an zehar. Etxebizitzak eraikiko dituen lantaldea komunitateko kideek osatuko dute. Beraz, enplegua sortuko da proiektuak iraungo duen urtean; eta erabiliko diren materialak gune geografiko berean kokatuta dagoen Valaichenai herrian erosiko dira.
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzue, edo zuek ere laguntzaile izan nahi baduzue,
https://passikudahbizirik.wixsite.com/sri-lanka/proiektua webgunean aurkituko dituzue xehetasun guztiak.