Hona hemen jaso dugun mezua:
Covid-19 gaixotasunaren birusaren joera ikusita gure erkidego autonomoan ezinbestekoa ikusten dugu euskaltegietako irakaskuntza jarduera bertan behera uztea, Hezkuntza Saileko ikastetxeekin batera eta haiek berriro hasi arte.
Hori guztia gizartean birusaren transmisioa murrizteko erabaki dugu, ikasgelak ez baitira gune segurua ikasle eta irakasleentzat eta, ondorioz, haien familiakoentzat.