“Nik hemen ere euskaraz” kanpaina / lehiaketa abian da Gros, Egia, Amara Berri eta Loiolako Erriberan eta azaroaren 26ra arte iraungo du. Auzo horietan lehiaketan parte hartzen duten establezimenduetako bezeroek “Truke-txartel” bat jasoko dute euskara erabiltzeagatik establezimendu horretan. Txartel hori saritua izan den jakiteko Donostiako kaleetan jarriko diren postu ibiltariren batera joan beharko da. Postu horietan panel bat egongo da zenbakiekin eta truke-txartela duenak horietako bat aukeratuko du saria eskuratu ahal izateko. 2.000 euro banatuko dira saritan (40 euroko 50 erosketa txartel). Irabazleek truke-txartela eskuratu zuen establezimenduan gastatuko dute dirua. Sari horiez gain, beste hainbat produktu sorta (poltsak eta abar) lortzeko aukera egongo da.

Informazio gehiago Donistiako Euskara Zerbitzuaren webgunean.

merkataritza-lehiaketa