Nazioarteko euskararen egunaren egitarauaren barruan Urumea euskaltegiko hainbat ikaslek “Bypass” pelikula euskaraz ikusteko aukera izan dute abenduaren 2an, Antzoki Zaharrean Donostiako Udalak antolatuta.
Bihar, berriz, hilak 3, Nazioarteko Euskararen Eguna denez, Mintzodromoan izango dira euskaltegiko ikasleak, praktikan jartzeko euskaltegian ikasitakoa.
Urtero bezala, Donostiako Udalak antolatuta, San Telmo museoan Mintzodromoa izango da. Bertan euskaltegietako ikasleek nahiz bestelako ikasleek , irakasleek eta era guztietako euskaldunek hartzen dute parte.
Bukatzeko, abenduaren 9an antzerkira joango dira, Peter Pan antzezlana ikustera.