Gai da eguneroko harremanetan eta aurrez aurreko testuinguru ezagunetan beharrezkoak diren hitzak eta esapide sinpleak ulertzeko eta erabiltzeko, baita berehalako premiei lotutako galderei erantzuteko ere.
Agiria nola lortu?
Ebaluazio jarraituaren bidez. A1 gaitasun-mailako agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan (Entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena) egindako ebaluazio-jarduerak neurtuko dira.
Baldintzak:
- Matrikulatuta egotea: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon beharko du A1 maila eskuratu nahi duen ikasleak, agiriak eskuratzeko egutegian ezarritako epeetan (ekaina / iraila).
- Gutxieneko asistentzia izatea: Aurrez aurreko ikastaroetan, gutxienez, % 75eko asistentzia izatea; eta autoikaskuntzan, berriz, mintzamen-saioetan izandako asistentzia, gutxienez, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5era iristea; betiere, gutxienez, 50 ikastordu hartuak izanda eta udako ikastaroetan 30 ordu.
- Gaitasun-mailaren aurrerapena: A1 gaitasun-maila egiaztatzeko, ikastaroaren hasieran, gehienez, A1A0 abiapuntua izatea eta bukaeran, gutxienez, A1A1 (A1 maila) lorpen-maila izatea.
Informazio gehiago: www.habe.euskadi.eus
A1 maila prestatzeko ikastaroak
- Euskaltegian:
- Online:
Gai da egoera ezagunetan kideekin (lagun, senide, lankide, etab.) aurrez aurreko elkarreraginean gauzen eta pertsonen deskribapenak eta azalpen errazak egiteko eta ulertzeko, baldin eta bere esperientzia-esparruarekin loturiko gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena eskatzen badute: bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, eta erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzkoa.
Agiria nola lortu?
Ebaluazio jarraituaren bidez. A2 gaitasun-mailako agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan (Entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena) egindako ebaluazio-jarduerak neurtuko dira.
Baldintzak:
- Matrikulatuta egotea: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon beharko du A2 maila eskuratu nahi duen ikasleak, agiriak eskuratzeko egutegian ezarritako epeetan (ekaina / iraila).
- Gutxieneko asistentzia izatea: Aurrez aurreko ikastaroetan, gutxienez, % 75eko asistentzia izatea; eta autoikaskuntzan, berriz, mintzamen-saioetan izandako asistentzia, gutxienez, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5era iristea; betiere, gutxienez, 50 ikastordu hartuak izanda eta udako ikastaroetan 30 ordu.
- Gaitasun-mailaren aurrerapena: A2 gaitasun-maila egiaztatzeko, ikastaroaren hasieran, gehienez, A2A1 abiapuntua izatea eta bukaeran, gutxienez, A2A2 (A2 maila) lorpen-maila izatea.
Informazio gehiago: www.habe.euskadi.eus
A2 maila prestatzeko ikastaroak
- Euskaltegian:
- Online:
Gai da eguneroko testuinguru ezagunetan eta maila bereko solaskideekin elkarrizketak izateko, gai orokorra eta ohikoa izan eta xedea informazioa trukatzea denean. Era berean, gai da lagunei, senideei eta ikaskideei edo lankideei instrukzioak emateko, pertsonak eta objektuak labur deskribatzeko eta gertaeren kontaketa laburrak egiteko. Gai da, baita ere, bere iritziak labur-labur emateko eta bere asmoak azaltzeko.
Agiria nola lortu?
Ebaluazio jarraituaren bidez. B1 gaitasun-mailako agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan (Entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena) egindako ebaluazio-jarduerak neurtuko dira.
Baldintzak:
- Matrikulatuta egotea: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon beharko du B1 maila eskuratu nahi duen ikasleak, agiriak eskuratzeko egutegian ezarritako epeetan (ekaina / iraila).
- Gutxieneko asistentzia izatea:Aurrez aurreko ikastaroetan, gutxienez, % 75eko asistentzia izatea; eta autoikaskuntzan, berriz, mintzamen-saioetan izandako asistentzia, gutxienez, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5era iristea; betiere, gutxienez, 50 ikastordu hartuak izanda eta udako ikastaroetan 30 ordu.
- Gaitasun-mailaren aurrerapena: B1 gaitasun-maila egiaztatzeko, ikastaroaren hasieran, gehienez, B1A2 abiapuntua izatea eta bukaeran, gutxienez, B1B1 (B1 maila) lorpen-maila izatea.
Informazio gehiago: www.habe.euskadi.eus
B1 maila prestatzeko ikastaroak
- Euskaltegian:
Gai da, gai orokor nahiz abstraktuei buruz aurrez aurre duen solaskideen zein komunikabideetako esatarien testu gehienak ulertzeko, eta ongi bereiziko ditu ideia nagusiak eta bigarren mailakoak. Gai da lagun eta lankideekin, baita jatorrizko hiztunekin ere, ohiko elkarreraginean jariotasunez aritzeko, besteak jakinaren gainean jarriz, iritzia eskatuz, bere ikuspegia defendatuz, etab. Ohiko gai eta egoera ezagunetan adierazpen argiak egingo ditu. Bere lan-esparruko hainbat gairi buruzko deskribapenak eta azalpenak ere emango ditu alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, eta bere iritzia ere eraginkortasunez emango du.
Agiria nola lortu?
Habek ezarritako deialdietako azterketen bidez. Urtean bi deialdi izaten dira.
Baldintzak:
- HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon izana HABEk ezarritako epealdian.
- Azterketariak lau hizkuntza-trebetasunetan, B2 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian, HABEK ezarritako epealdian.
- Dena dela, euskaltegian C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B2 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du, baldin eta, aurreko puntuan adierazitako epealdian
Bestelako betebeharrak
B2 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan (entzumena, irakurmena, idazmena, mintzamena) parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:
- Matrikula behar bezala bideratzea
- Azterketa-eskubideak ordaintzea.
- Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
- Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.
Informazio gehiago: www.habe.euskadi.eus
B2 maila prestatzeko ikastaroak
- Euskaltegian:
Gai da lagunarteko, lan-esparruko eta komunikabideetako edozein testu (elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak) ulertzeko; baita inguruko herri-hizkeran sortutakoak ere. Eta gai da, era berean, lagunarteko elkarreraginean, lan-esparruan eta komunikabideetan ideiak eta iritziak jariotasunez eta eraginkortasunez adierazteko. Ongi egituratutako eta osatutako testu argiak eta zehatzak idazteko gai da, ideia nagusiak eta osagarriak bereiziz, eta, oro har, xedea lortzeko estrategia egokiak aukeratuz. Era berean, bere ikuspuntua luze eta zabal adierazteko gai da, ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez.
Agiria nola lortu?
Habek ezarritako deialdietako azterketen bidez. Urtean bi deialdi izaten dira.
Baldintzak:
- HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon izana HABEk ezarritako epealdian.
- Azterketariak lau hizkuntza-trebetasunetan, C1 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian, HABEK ezarritako epealdian.
- Dena dela, euskaltegian C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B2 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du, baldin eta, aurreko puntuan adierazitako epealdian
Bestelako betebeharrak
C1 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan (entzumena, irakurmena, idazmena, mintzamena) parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:
- Matrikula behar bezala bideratzea
- Azterketa-eskubideak ordaintzea.
- Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
- Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.
Informazio gehiago: www.habe.euskadi.eus
C1 maila prestatzeko ikastaroak
- Euskaltegian:
Gai da norbere espezialitateko nahiz gai orokorretako testuak ulertzeko, eta egoerari egokituz, zuzen eta zehatz, arrakastaz ekoizteko. Gai da, jariotasun handiz eta zehaztasunez, gauzak adierazteko, baita konplexutasun handiko egoeretan esanahiaren ñabardura txikiak bereizteko ere.
Agiria nola lortu?
Habek ezarritako deialdietako azterketen bidez. Urtean bi deialdi izaten dira.
Baldintzak:
- HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon izana C2 mailako ikastaro batean, HABEk ezarritako epealdian.
- Azterketariak lau hizkuntza-trebetasunetan, C2 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian, HABEK ezarritako epealdian.
- Maila honetan matrikulatu ahal izateko, C1 mailaren agiria edo baliokidea izan beharko du ikaslegaiak
Bestelako betebeharrak
C2 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan (entzumena, irakurmena, idazmena, mintzamena) parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:
- Matrikula behar bezala bideratzea
- Azterketa-eskubideak ordaintzea.
- Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
- Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.
Informazio gehiago: habe.euskadi.eus
C2 maila prestatzeko ikastaroak
- Euskaltegian: