Mintzamena profesionalentzat

Mintzamena profesionalentzat

NORENTZAT

Enpresa alorrean, ahozko komunikazioan trebatu behar duen profesionalarentzat.

ZER LOR DEZAKET IKASTARO HONETAN?

  • Mintzatzeko gaitasuna garatzea. Lan arloan, barne zein kanpo harremanetarako ahozko komunikazioa hobetzea.
  • Horretarako, behar diren alderdi guztiak landuko dira:
    • Ahozko aurkezpenetarako trebetasunak.
    • Bileretarako komunikazio trebetasunak.
    • Elkarrizketetarako trebetasunak.
    • Eztabaidarako trebetasunak.
    • Hizkuntza funtzionala.

DINAMIKA

  • Hasierako diagnosia. Egoera aztertzeko, helburuak zehazteko eta lan dinamika azaltzeko.
  • Mintzamena: irakasleak mintza-gida bidaliko dio ikasleari, astero, dagokion gaia presta dezan. Saioak bi atal izango ditu:
    • Aldez aurretik prestatutakoaren praktika.
    • Bat-bateko elkarrizketa.

Tutoretzak: saioa amaitu ondoren balorazioa egingo da, behar diren azalpenak emateko.

IRAUPENA

Hiru hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditugu:

  • Urria – abendua
  • Urtarrila – martxoa
  • Apirila – ekaina

EZAUGARRIAK

  • Adina:  18 urtetik aurrera

  • Mailak: B2 mailatik aurrera

  • Jarduera: Bakarka / Taldean

  • Aurrez aurrekoa / online

ORDUTEGIAK

  • Bezeroarekin adostuko da.

NON

logo urumea euskaltegia donostia