Mintzamena eta idazmena ikastaroa

Mintzamena eta idazmena

ZER LOR DEZAKET IKASTARO HONETAN?

  • Mintzamena garatzea, ahozkotasuna lantzea taldean, irakaslea bertan dela zuzendu lagundu eta aholkuak emateko.
  • Idazmena garatzea. Horretarako zuri egokitutako jarduerak eta eguneratutako materialak erabiltzen ditugu.
  • Euskalduntzeaz gain, titulu ofizialak lortzea. B1, B2, C1, C2.
  • Zure garapenaren inguruan hausnartzea, ebaluazio eta aholkularitzaren bidez.

DINAMIKA

  • Hasierako diagnosia  tutorearekin. Egoera aztertzeko, helburuak zehazteko eta lan dinamika azaltzeko.
  • Mintzamen saioak: astean behin, gutxienez. Astero, gai ezberdin baten inguruan. Gaia prestatzeko laguntza-gidak, eskura. Talde txikiak. Irakasleak gidatuta.
  • Idazmena: Idazmenean, e-mailez egiten dute idazlanen zein zuzenketen trukea ikasle eta tutoreek.
  • Tutoretzak: egindakoa neurtzeko, epe motzeko helburuak zehazteko, zailtasunei aurre egiteko eta abar. Lehenengo hilabetean, astero. Bigarren hilabetetik aurrera, hamabostean behin.

C2 MINTZASAIOEN DINAMIKA:

Astean behin, tutorearekin bakarka egingo dira eta honako proba hauek tartekatuko dira saio horietan:

  • Lanari edo lanpostuari buruzko atala. Lanarekin lotutako gaiak azaldu.
  • Bat-batekoa: Gai orokor bat (teknikoa) eta jarrera bat defendatu.

Iraupena: ordu erdi inguru.

EZAUGARRIAK

  • Adina:  16 urtetik aurrera

  • Mailak: B1, B2, C1, C2

  • Jarduera: Talde txikian eta bakarka

     

ORDUTEGIAK

NON

logo urumea euskaltegia donostia