Mintzamena
ZER LOR DEZAKET IKASTARO HONETAN?
- Mintzamena garatzea, ahozkotasuna lantzea taldean, irakaslea bertan dela zuzendu lagundu eta aholkuak emateko..
- Euskalduntzeaz gain, titulu ofizialak lortzea. B1, B2, C1, C2.
- Zure garapenaren inguruan hausnartzea, ebaluazio eta aholkularitzaren bidez.
DINAMIKA
- Hasierako diagnosia tutorearekin, egoera aztertzeko, helburuak zehazteko eta abar.
- Mintzamen saioak: astean behin, gutxienez. Astero, gai ezberdin baten inguruan. Gaia prestatzeko laguntza-gidak, eskura. Talde txikiak. Irakasleak gidatuta.
- Tutoretzak: egindakoa neurtzeko, epe motzeko helburuak zehazteko, zailtasunei aurre egiteko eta abar.
- Nahi adina mintzamen saiotara etor zaitezke.
C2 MINTZASAIOEN DINAMIKA:
Astean behin, tutorearekin bakarka egingo dira eta honako proba hauek tartekatuko dira saio horietan:
- Lanari edo lanpostuari buruzko atala. Lanarekin lotutako gaiak azaldu.
- Bat-batekoa: Gai orokor bat (teknikoa) eta jarrera bat defendatu.
Iraupena: ordu erdi inguru.