Urumea euskaltegiko ikaslea den Javier Ormazabalek aurkeztuko digu “Hemendik eta handik irudiak zintzilik” erakusketa.
Teknologiaz inguratuak gauden garai honetan, gure begiek jasotzen dituzten irudiak modu digitalean iristen zaizkigu. Javierrek , ordea, bere begiek jasotako irudiak akuarela bihurtzen ditu.
Hau da erakusketa honetan ikusiko duguna; irudiak akuarela bihurtutako postal bilduma.
Erakusketari Gehituko Abesbatzak emango dio hasiera
Eguna: 2014-09-11
Ordua: 20:30
Tokia: Urumea euskaltegiko erakusketa aretoan
Egilea: Javier Ormazabal