HABEk helduen alfabetatze-euskalduntzea sustatzea du oinarrizko helburu. Kultura sailaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduak zehazten du Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren mailak egiaztatzeko sistema.
Urtero, azterketa deialdiak antolatzen dituzte. Horrela, 2014ko deialdietara aurkezteko azterketariek HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntza-zentro homologaturen batean matrikulatuta egon behar dira 2013ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean 1., 2. eta 3. mailan; eta 2012ko urriaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean 4. mailan.
2014ko HABEren euskara-mailak egiaztatzeko gaitasun-proben egutegia, baldintza orokorrak eta ezaugarriak ezagutu HABEren web gunean
Zorte on!