San Sebastianeko danbor hotsak ahaztuta, makilak ateratzeko ordua iritsi zaigu Santa Ageda bezperan kantuan eta eskean jarduteko. Baina ez da ospakizun bakarra izango, ez horixe! Aste honetan Santa Agedaz gain, San Blas, Kaldereroak, eta Inudeak eta artzainak ospatuko baititugu. Gero, jakina, Inauteriak izango ditugu berehala.
Urumea euskaltegian beti festa gogoan dugula!
Euskaltegian Santa Agedaren kantak abestuko ditugu, beraz, oraindik ez badakizu, hona hemen abestiaren zein kopla baten letra:
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
Dios te salve, ongi etorri!
Gabon Jainkoak diela!
Legearekin kunpli dezagun
Santa Ageda bezperan.