Donostiako Udalak “Donostiako Udalean eta Udalerrian euskararen erabilpena normalizatzeko arauak” onartu zituela 25. urteurrena dela-eta, Euskara Zerbitzuak argitalpen bat kaleratu du urte horietan guztietan euskarak gure hirian izan duen aurrerapena erakusteko: “Euskararen bizitasuna Donostian. 25 urte”.
Donostiako biztanleriaren hizkuntza gaitasuna eta erabilera datuez gain, hiriko bestelako esparruetan (administrazioa, helduen euskalduntze-alfabetatzea, unibertsitate aurreko irakaskuntza, lan munduan, kultura-aisialdia eta Internet) euskarak gaurdaino egin duen ibilbidea eta bilakaera jasotzen da, taula eta azalpenekin lagunduta.
Datuen argitan, begi bistakoa da euskarak nabarmen aurrera egin duela, baina oraindik badago zer hobetu.
Informazio zabalagoa eskura dezakezu Euskara Zerbitzuaren webgunean.