Badator Euskaraldia, euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu duen ekitaldia. Azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaituko da. Beraz, oraindik izena eman gabe bazaude, garaiz zabiltza. Informazio guztia eta izena emateko aukera daukazue Euskaraldiaren webgunean; edo bestela, esan zuen irakasleari, eta berak lagunduko dizue izena ematen.
Animatu eta parte hartu!