Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko dirulaguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei. Dirulaguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira. Dirulaguntzak eskatzeko epea azaroaren 22an amaituko da.
Euskara zerbitzuaren webgunean dauzkazue xehetasun guztiak.