EGA Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 1982an sortutako euskara-agiria da. Lehenagoko euskara azterketen tradizioa jasotzen du, batez ere Euskaltzaindiaren D tituluarena.
EGA egiaztagiriak honako hau adierazten du: EGAdunak euskaraz badakiela behar hainbateko trebetasunez, ahoz eta idatziz, C1 mailan. Gainera, EGAk hainbat lanpostutarako (arlo publikoan zein pribatuan) eskatzen den euskara-mailaren egiaztagiri-balioa du.
Hona hemen 2014ko EGA 2 deialdien informazio orokorra.
Zorte on!