Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko dirulaguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei. Dirulaguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira. Urrian eskatu ez bazenuen, edo orain hasi bazara euskaltegian, oraintxe duzu laguntza eskatzeko aukera. Euskara Zerbitzuaren webgunean aurkituko dituzu xehetasun guztiak.