Dagoeneko argitaratu dira 2015-2016 ikasturterako diru-laguntzen Oinarriak eta eranskinak:

A eranskina: neguko ikastaroak
B eranskina: udako ikastaroak

Diru laguntza jasotzeko baldintzak:
16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
2015eko urriaren 1ean indarrean sartuko den Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.
Xede bera duen beste erakunde publiko batetik, HABEtik izan ezik, diru laguntzarik ez jasotzea.
Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskabidea
Eskatzailearen NANaren kopia
Erroldatu gabeko ikasleek lan egiten duten Donostiako zerbitzu enpresa edo entitatearen agiria.
Eskabideak aurkezteko epea: 2015eko iralaren 14etik azaroaren 6ra (biak barne).
Eskabideak aurkezteko lekuak:
Internet bidez
Euskara Zerbitzua: 9:00-14:00
UdalIinfo bulegoak: Udaletxeko bulegoa, 9:00-14:00 eta 16:00-18:00
UdalInfo: Altza, 9:00-14:00
UdalInfo: Morlanseko bulegoa, 9:00-14:00
Diru laguntzetatik kanpo geratuko dira:
Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko 13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

Informazio guztia Donostiako Euskara Zerbitzuaren webgunean aurkituko duzue.

 

12182842_495149703998736_6555912036722237654_o