Donostian erroldatuta dauden langabeek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2020ko udazkenean eta horietan parte hartzeko izen-emate epea irailaren 1etik 22ra arte egongo da zabalik. Ikastaroak urriaren 9an hasi eta abenduaren 4an bukatuko dira eta asistentzia nahitaezkoa izango da. Doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabe donostiarrek eman ahalko dute izena. Matrikulatzeko Donostiako edozein euskaltegi homologatutan eman daiteke izena, baita on-line www.donostia.eus webgunean ere.