Idazmena profesionalentzat
NORENTZAT
Enpresa alorrean idatzizko komunikazioan trebatu behar duen profesionalarentzat.
ZER LOR DEZAKET IKASTARO HONETAN?
- Idazteko gaitasuna garatzea. Lanean erabiltzen diren testuetan trebatzea.
- Horretarako, behar diren alderdi guztiak landuko dituzu:
- Erregistroa, formaltasuna, egokitasuna.
- Ortografia, gramatika eta hiztegia.
- Koherentzia, kohesioa, aberastasuna.
- Zure garapenaren inguruan hausnartuko duzu, ebaluazioaren eta aholkularitzaren bitartez.
DINAMIKA
- Hasierako diagnosia. Egoera aztertzeko, helburuak zehazteko eta lan dinamika azaltzeko.
- Idazmena: Idatziak egiteko argibide eta ereduak emango dira, eta, horrez gain, idatzi horietarako beharrezkoak diren eduki gramatikalak landuko dira.
- Tutoretzak: Behar diren azalpenak-eta emateko, tutorea lantokira joango da bi astetik behin. Tutoretza horietan, zalantzak argitzeaz gain, hurrengo tutoretzarako lanak eta helburuak finkatuko dira.
IRAUPENA
Hiru hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditugu:
- Urria – abendua
- Urtarrila – martxoa
- Apirila – ekaina