Pasa dira Gabonak, iritsi da urte berria, eta, urte berriarekin batera, San Sebastian eguna. Egun handia donostiarrontzat, dudarik gabe. Horrela bada, Urumea euskaltegiko langileok egun on-ona pasa dezazuela opa nahi dizuegu.

Martxaren letra ez baduzue ezagutzen, lasai, hemen duzue eta. Bai oraingoarena eta baita antzinakoarena ere.

danborrada urumea euskaltegia donostia altza

Donostiako Martxa

Bagera!
gu (e)re bai
gu beti pozez, beti alai!

Sebastian bat bada zeruan
Donostia bat bakarra munduan
hura da santua ta hau da herria
horra zer den gure Donostia!

Irutxuloko, Gaztelupeko
Joxemaritar zahar eta gazte
Joxemaritar zahar eta gazte
kalerik kale danborra joaz
umore ona zabaltzen hor dihoaz
Joxemari!

Gaurtandik gerora penak zokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrei oihu egitera gatoz
pozaldiz!
Inauteriak datoz!

Bagera!
gu (e)re bai
gu beti pozez, beti alai!

 

Donostia antzinako Himnoa

OROIPENA GAUR ZURI
GURE DONOSTIA
UTZIRIKAN ALDE BAT
NAHI GABE GUZTIA
ZURI GAUR OROIPENA
ZURI GURE HERRIA
KANTA TA DANTZATUAZ
ZORTZIKO BERRIA
ZURI GAUR OROIPENA
ZURI GURE HERRIA
KANTA TA DANTZATUAZ
ZORTZIKO BERRIA