Donostiako Udalak 2014-2015 ikasturtean euskara ikasteko diru laguntzak ematen ditu. Horrela, 2015eko otsailaren 2tik 2015eko otsailaren 27ra (biak barne) hasten diren euskara ikastaroetan diru laguntzak emango ditu, baita ekainaren 30a baino lehen hasten diren autoikaskuntza eta barnetegietan ere.

Ikastaroa, salbuespenez, urria edo otsaila ez den hilabete batean hasten bada, ikastaro horretako ikasleek aukera izango dute diru laguntza eskaera egiteko ikastaroa hasi eta hilabeteren barruan, betiere, maiatzaren 2015eko maiatzaren 30a baino lehen (azken eguna barne).

Diru laguntzen behin betiko ebazpena eta zerrendak ezagutzera emateko data 2015eko irailaren 22a izango da.

Informazio gehiago donostia.org webgunean