Datorren irailaren 12 eta 13an, URUMEA euskaltegian, Dravet Sindromea duten familiartekoek eta bolondresek Merkatu txikia jarriko dute.

Jasotako dirua, gaixotasun honen ikerketarako erabiliko da. Gaixotasun honi buruzko informazio gehiago Dravet Fundazioaren web gunean aurkitu dezakezue.

—–EGUNERATZEA—–

Elkartasun azoka arrakastatsua giro ezin hobean, Urumea euskaltegian, joan den ostiral eta larunbatean, irailak 12-13, Dravet sindromea fundazioaren alde.

 

Merkatu txikia

Dravet sindromea eta kontrol zaileko haur epilepsiak etorkizun laburrean sendagarriak izan daitezen lanean ari dira fundazioko guraso, sendagile eta enpresak. Lan horretan aritzeko behar duten finantziazio bila, bigarren eskuko azokak antolatzen dituzte, eta azkena gure euskaltegian egin dute.

Jende ugari ibili zen bi egun horietan euskaltegian, eta antolatzaileak gustura azaldu ziren lortutakoarekin.

Ez baduzu etortzerik izan, lasai. Datorren hilabeteetan berriro ere aukera izango baita donazioak egiteko eta baita erosteko ere.