Donostiako Euskara Zerbitzuak langabetuentzako doako euskara ikastaroak antolatuko ditu 2014-2015 ikasturtean. Ikastaroetan parte hartzeko baldintzak eta aurkeztu beharreko informazioa oinarriak onetsi eta gero argitaratuko dira.
- Ikastaroaren datak: 2014ko urriaren 13tik abenduaren 5era
- Hiru ordu egunero, 120 ikastordu guztira. Astelehenetik ostiralera
- Ordutegia: 10:30-13:45
Izen ematea: irailaren 3tik 19ra (biak barne) euskaltegian.
Urumea Euskaltegiak ikastaro hauetan parte hartzen du euskaltegi homologatu bezala. Beraz, informazio gehiago eska dezakezu eta zure izena eman dezakezu Donostiako Prim kalean kokatutako sedean.
Anima zaitez!